XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HITZAURREA Ez naizela korridazalea, apenas edukiko dut, nire kasuan, aitortu beharrik.
Bereziki kontrarioa ere ez naiz, ordea, agnostikoa edo baino, nolabait esan, berehala ulertuko da zer esanahi duen.
Orain, aparte bakoitza nola dabilen erlijio kontuan, kulturalki Europa zaharrean kristauak geratu gara.
Renan-ek arrazoi bazuen behintzat, berdin berdin egon omen gindezkeen mithrikoak: Konstantino Kaiserrak debekatu egin zuelako eta administrazioaren erlijio ofizialtarako kristautasuna hobetsi zuelako izan ez balitz, Mithra-ren kultua izango omen bait zen Inperioan bere kisa goititu izango zena, eta europarrok mithratarrak bilakatu izango ginen.
Mithra-ren kultua K. o. II. mendean legio erromatarretan arras nagusitu zen eta indarrez hedatu zen legiook iristen ziren kolonia eta hiri bazter guztietara,
Mithra-ren erlijio hori gizonentzakoa bakarrik zen, emakumeak ez ziren sartzen, eta legionarien artean errotu zen gehiena.
Erlijio honen pisu soziala nolakoa zen
Abenduko 25a, eguzki berriaren festa, jai gorena urte guztian, orain Jesukristo-ren jaiotegun bezala ospatzen duguna, Mithra-ren jaioteguna zen, hari kendu zion eguna kalendarioan kristautasunak, hau ofiziala bilakatu zenean agintean.
Eukaristia bat edo, ezagutzen zuen orobat bere modura.
Eta bataio bat, batez ere, zezen-odolezkoa,
Mithra-ren misteriook leize-zuloetan ospatzen ziren.
Eta leize-zulo horietan bizitzen dira, Barandiaran-enetik gogoratuko denez, euskal mitologiako zezen eta behi gorriak: leizezulo-n Lizartza-n, Iturrioz-ko leizean Ataunen, etab.
Barandiaran-en interpretazioa zuzena balitz, zezen eta behi gorriok funtsean Mari bera genituzke, irudiokin antzaldatuta bere burua.
Testuinguru kosmologiko sakratuan mugitzen gara nolanahi ere.
Eta mito horietan, Mirande-k esan ohi zuenez, gure herriaren genioa espresatzen ei da.
Mito horietan legoke esanda, euskaldunarentzat mundua zer den, eta nola ikusten duen paratuta munduan bere burua.
Baina zezenak ez dabiltza euskal kosmologian bakarrik.
Zezenaren kultua antzina antzinakoa dugu, ekialde zaharrenetik Erroma-ko Inperioraino (
Artearen historiatik batik-bat, ezagunak egiten zaizkigu Apis jainkozkoaren errepresentazioak Egipto-n.
Antzinako Iran-en badakigu, zezenaren hilketa errituala gauezko liturgien erdigune zirrarakorra izaten zela.
Mesopotamia-tik Egipto-ra, hortakoz, eguraldien jainkotasunei
Hághia Triádha-ko sarkofago famatuan ere, Kreta-n, zekor polit askoa ikusten da, lau hankak lotuta, opalmahai gainean, labana sartzeko prantatuta (
J. R. Conrad-en eritzian, zezenaren kultu moduren bat, gizonak, Aurignac-aldiaz gero praktikatuko liguke.
Eta erlazio horrek berezia dirudi gaur ere, besterik ez bada egunotan polemika sastar batek inguratzen duelako.